
25/1/23
Tolosako Eskubaloiaren zale guztientzat berri bikaina
Tolosako Eskubaloiaren zale guztientzat berri bikaina dakarkigu: Ander Uranga, gure taldeko kapitaina, asteburu honetan kantxara itzuli da, sorbaldako lesio gogor baten ondoren.
Lesioak Ander kantxetatik urrun egotera behartu zuen: tendoiaren haustura eta infraespinosoaren atrofia pairatu zituen, eta horrek hilabeteetako lan gogorra, sakrifizioa eta errehabilitazio prozesu luzea eskatzen zuen. Hala ere, bere esfortzuak fruituak eman ditu, eta berriro jantzi da urdinez.
Asteburu honetan jokatutako partiduan, talde osoak Anderren itzulera ospatu zuen, eta ez da gutxiagorako, bera berrio taldean izatea taldearentzat indar berezia baita. Zalantzarik gabe, aurrerantzean helburuak lortzeko ezinbesteko jokalaria da.
Ongi etorri berriro, Ander!!!